Logo principal

Ekintzak

Sentsibilizazio Jarduerak

Hitzaldiak: urrutiko herri askoren beharrak gertutik ezagutzeko aukera ematen digute, bertan bizitako esperientzia eta bizipenak gurera ekarriz.

Gizartearekiko informazioa, oinarrizkoa da besteen egoeraz jabetzeko, horregatik Harremanek aurrera eramaten dituen ekintza guztiak, Arrasateko komunikabide desberdinetan aditzera ematen dira. Honek gizartearekin “kontaktuan” jartzen gaitu.

Beste bailarako GKE askorekin batera (Serso, AMS, Mundukide, Ingenieros sin fronteras etab) urtero ospatzen da Arrasaten “ELKARTASUN EGUNA”, ekintza hau, 1999 urtean egin zen lehen aldiz, eta 3.munduko egoera Arrasateko herriari helarazteko topaleku bihurtu da.

Ekintza horren barruan “Ibaiarte Tonbola” egiten da urtero, Ibaiarte dendari elkarteko kide diren denda guztiek ematen dituzten opariekin.Eroski Bidaiak oparitutako bidai bat ere zozketatzen da.Tonbola honetan jasotako guztia, Indiako Ankur proiektura bideratzen da, Bombai hirian kokatzen den umezurtztegia.

Bidezko Merkataritzako Denda

Bidezko Merkataritzako denda , bailarako hainbat GKE-ren elkarlanari esker sortutako ekimena da. Harremanek denda honen kudeaketan laguntzen du.

Abenduan, Arrasateko erdialdean, Bidezko Merkataritza denda ipintzen da.

Azaroaren erdialdera, “Bidezko Merkataritzaren eguna” ospatzen da, gure herri eta bailaran, denda ezagutzera emateko helburuarekin.

Mundukide Fundazioaren Ekimenetan Parte Hartzea

Harreman, Mundukideren bazkide fundatzailea da eta zerikusi handia du GKE honekin. Harremanentzat, garapen proiektuen kudeaketaren eredua da.

Harremanen jasotzen ditugun garapen proiektuetarako ekarpen ekonomikoak bideratzeko orduan, jasotakoaren %75-a Mundukidera bideratzen dugu. Bidezko Merkataritzako dendara bideratu.

Arrasateko Talde Ezberdinekin Batera Egiten Diren Diru Biñlketak Ekintzak

Urtero, Arrasateko artisten artelanen zozketa egiten da “Izaskun Murgia” elkarte lirikoa-k egiten duen Zarzuela emanaldien barruan.

“Goikobalu”-ko haur eta nagusien taldeek urtero eskeintzen digute gabonetako kontzertua.

Hauetaz gain, beste Arrasateko elkarte eta talde askoren laguntza jasotzen dugu, Harreman-en ekintzaetan laguntzeko, ” Txorbela” otxotea, Arrasate musical, Arizmendi ikastola, Goiena, Elkarhezitzen, Arrasate Bizirik eta beste asko.