Proiektu hau Mundukidek Fundazioak martxan jarri zuen 2000.urtean. Bere helburua hauxe da “nekazal eta abeltzaintza garatu eta honen bidez, gizartea eta ekonomia garatzea”.
Proiektu honetako protagonistak bertako biztanleak dira, beraien lanaren bidez.Lan aukerak sortzen dira eta filosofía hau helarazten zaie “lana da aldaketaren bultzatzailea”. Mundukidera biratu .
Ankur,umezurtztegi bat da Karitateko Mojen zuzendaritzapean dagoena, Indiako Bonbay hirian kokatzen da. Bertan jasotzen dira 2 urterik 14 urtera dituzten 220 neskatila.
Bi helburu dituzte: alde batetik oinarrizko beharrak asetuta izatea, eta bestetik etorkizunean bizitza duina izateko beharrezkoak dituzten ikasketak zihurtatzea.
Beraien etxea da, neska hoietaz arduratzen dira, behar duten maitasuna jasotzen dute bertan, eta etorkizunerako behar duten hezkuntza ere bai. Neska gehienak kaletik jasotakoak dira, bere familiak abandonatuak.
2005.urtetik, Harremanek dirulaguntza bidaltzen du zentro hau mantentzeko.
Moja hauen beste funtsezko zeregin bat da, egunero kalean bizi diren familien artean egunero arroza eta arraultzak banatzea. Honen truke familia horiek haurrak eskolara eramatearen konpromisua hartzen dute.
Mumbai-en bost miloi persona (guztira 18 miloi dira) kalean bizi dira, mizeria betetako auzo pobreetan. Mundukidera biratu