Logo principal

Ezagutu nahi gaituzu?

Harreman orain dela 20 urte jaio zen, jende desberdinez osaturiko talde batetik, helburu berdinarekin: besteen alde lan egin. Harremanen etorkizunari, elkartasun deitzen diogu , eta herri txirotuen beharra arintzeko konpromisu iraunkorra. Horretarako urtero ekintza desberdinak antolatzen ditugu, Arrasate herriari, gutxien dutenen egoera hurbilagotik erakusteko, horrela persona horiek eguneroko bizitzan pairatzen dutena hobeto ulertzeko.

Egiten duguna gertutik jarraitu eta gure berri izan nahi baduzu, gure Facebook-eko taldera gehitu zaitez lotura honetan www.facebook.com/Harreman . Sar zaitezke gure blogean, Harreman-en gaurkotasun guztia aurkituko duzun tokian Harreman Blog.

Gu ezagutzeko aukera eta proiektuan aktiboki parte hartzeko modurik egokiena, gure egunerokotasunean jardutea izan daiteke. Honela, lehen eskutik ezagutu eta partekatuko ditugu gure motibazioak, zirrarak, baloreak eta lan egiteko era.

Ideia atsegin baduzu eta zure kolaborazioa HARREMAN elkartean ikusten baduzu, harremanetan jarri gurekin info@harreman.net .